|
Hiri Hondakinen Kudeaketa Ikastaroa |
 Hondakinen kudeaketa integralaren inguruan egun dagoen arazoa eta erronka kontuan hartuz, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta San Markos Mankomunitateak datorren ekainaren 2an Hiri Hondakinen Kudeaketa Ikastaroko VI. edizioari hasiera emango diote. 42 orduko iraupena duen eta egitarauan ponentziak, bisita tekniko gidatuak, tailerrak, eztabaidak eta mahai-inguruak bezalako ekintzak biltzen dituen aurrez aurreko ikastaroa da. Izen-emate epea zabalik dago. Aurten, ikastarora matrikulatzen diren lehenengo 10 ikasle edota langabetuek %50eko deskontua eskuratu dezakete. |
|
|
2008-2009 Graduondoko Tituluen eskaintza |
|
 2008-2009 ikasturteari begira, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ondorengo ikastaroak eskaintzen dizkizu, guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) berezko tituluak direnak eta batzuk Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalarenak (UNED/UHUN) ere bai (unibertsitate-artekoak). Berritasun moduan, aurtengo eskaintzan bi master eta lau unibertsitateko espezialista daude. Jadanik matrikulazio epea zabalik dago. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Enpresaren Gizarte Erantzunkizuna eta Berrikuntza |
 Azken urte hauetan Enpresaren Gizarte Erantzunkizunak berebiziko indarra hartu du, ezagupen hori, enpresa-kudeaketan eta enpresak bere ingurunearekin duen harremanean interesa duen edonorentzat ezinbestekoa bihurtuz. Hori dela eta, Asmoz Fundazioak 50 ordutako iraupena duen Enpresaren Gizarte Erantzunkizuna eta Berrikuntzari buruzko on line ikastaroa antolatu du. |
|
|